San Telmo Museoak Norusta erakusketa aurkeztu du, 2020ko urriaren 31tik 2021eko urtarrilaren 10era bitarte ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Betiereko Juan Giménez erakusketa irekita egongo da urriak 30etik azaroak 30era FNAC-en.
Aldi bertsuan egiten diren eta gai berak lantzen dituzten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancine – Malagako Fantasiazko Zinemaldiak eta Terrormolins – Molins de Rei-ko Beldurrezko Zinemaldiak indarrak batu dituzte pandemiaren garai honetan, fantasiazko eta beldurrezko generoari lotutako edukiak sustatu, zabaldu eta sortzeko. Ildo horretan, Azaro mamua sortu dute, hau da, partekatutako hedapen-kanal berria. Bertan, jatorrizko edukiak eta hiru zinemaldien aurreko edizioetan saritu dituzten film labur batzuk argitaratuko dira.
Covid-19aren aurkako neurriak direla eta, aldaketa batzuk egin ditugu San Telmo Museoaren programazioan. Momentuz, hauek dira hartutako erabakiak, datozen egunotan aurreikusita genuen programazioarekiko:
Sarreren salmenta ONLINE egingo da. Webgunean (www.donostiakultura.eus/sarrerak) asteartean, urriaren 27an, 11:30etik aurrera jarriko dira salgai. Urriaren 27, 28 eta 29an online bakarrik erosi ahal izango dira. Ostiraletik, urriaren 30etik aurrera, berriz, bi antzokietako leihatiletan ere jarriko dira salgai.
Urriaren 30ean hasi eta azaroaren 6ean amaituko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko programazio osoa aurkeztu da gaur goizean. Aurreko edizioetan bezala urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai eta horrez gain hainbat ekitaldi paralelo.
Gaur egungo osasun-egoera dela eta, Donostia Kulturak bere kultura-jardueren eta ikuskizunen ordutegia egokitzea erabaki du, joan den martxoan hartutako DK: osasunez gozatu! konpromisoari jarraituz.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XVI – Sarima: Mundu magiko bat erakusketa irekita egongo da urriak 24tik azaroak 14ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).
Covid-19aren ondorioz Euskal Herrian hartutako segurtasun neurriak direla eta, Intxaurrondon urriaren 26rako eta azaroaren 2rako, hurrenez hurren, programatutako Peio Ospital eta Fermin Balentziaren kontzertuak bertan behera geratu dira. Donostia Kulturak barkamena eskatzen du egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik.
Aurtengo programazioaren egituran eragina izan dezaketen aldaketak aurreikusita, atzeratu egin da, aldi baterako, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asterako abonuen salmenta, urriaren 23an egitekoa zena. Astearen antolatzaileek ohiko kanalen bidez jakinaraziko dituzte aldaketak eta jaialdiaren behin betiko programazioa. Betiere, helburua zera izango da: jarduera ahalik eta seguruen eta ahalik eta kalitate handien izan ditzala.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa