Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Donostia Kulturak arte eszenikoetako udaberriko programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: arte eszenikoetako udaberriko egitaraua

Gaur, martxoak 21, Donostia Kulturak udaberrian Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo K.E.-n eta Intxaurrondo K.E-n izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiaren Gazte Epamahaia: zozketaren emaitzak

Apirilaren 5etik 12ra bitarte izango den Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian Gazte epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko klik egin esteka honetan.

Aukeratuak izan diren pertsonek martxoaren 28a baino lehen baieztatu edo ezeztatu beharko dute bere partaidetza.

Jarraitu irakurtzen

Altzako XVIII. Bertso Aroa: martxoaren 22tik aurrera

neretik-andoni egaña

Altzania Kultur Elkartea, Altzako bertsozaleak, Bizarrain eta Donostia Kulturak osatu dute martxoaren 22tik apirilaren 2ra gauzatuko den Altzako XVIII. Bertso Aroa.

Jarraitu irakurtzen

"Sherezade eta tipularen azalak" antzezlanak irabazi du XIX. Donostia Antzerki Saria

Ana Pimenta, Miren Azkarate eta Jon Insausti

Vaivén Produccionesen Sherezade eta tipularen azalak izan da XIX. Donostia Antzerki Sariaren lan irabazlea. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazoarteko Eguna dela eta ospatuko den galan, Vaivéneko zuzendaria den Ana Pimentak, Andres Nagelen Maqueta 2º artelana jasoko du. Ondoren, Axut! konpainiak Zazpi Senideko antzezlana eskainiko du.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2019k balantzea aurkeztu du

dferia 2019

Feria honetako zifrak oso onak izan dira. Publikoaren etorrera nabarmenki igo da, batik bat 25. urteurrenaren programazio bereziari esker. Horrela, dFERIAren Zilarrezko Ezteien edizioa historikoa izan dela uste dugu.

Jarraitu irakurtzen

Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 20tik 25era

Poesialdi: Donostiako Poesiaren Astea: martxoaren 20tik 25era.

Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 20tik 25era egingo da gune hauetan: Egia eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta UPV/EHU kanpusa.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoaren gonbitea heriotzari buruz hitz egiteko: "Heriotza. Ante la muerte"

Heriotza. Ante la muerte da San Telmo Museoaren erakusketa berria. Museoak antolatu eta ekoiztutako proiektua da, eta Deustuko Unibertsitateko José Ángel Achón katedradunarekin batera komisariatutakoa. Erakusketa martxoaren 13tik maiatzaren 26ra egongo da zabalik.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2019, hasiera ezin hobea

KALE ARTEAN

dFERIA 2019ren hasiera asteburura aurreratu zen, kale eta eszenatokiko programazio zabalarekin, bere 25. urteurrena ospatzeko.

Jarraitu irakurtzen

2019ko inauteriak: Eureka Inauterietako Sari Nagusia - Palmaresa

Eureka konpartsa

Aurten, Eureka konpartsak "Coco, la película" gaiarekin irabazi du Inauterietako Sari Nagusia. Umorearen Sari Nagusia Furius konpartsarentzat izan da, "Yo fui a E.G.B." gaiarekin. Urnietako Oianume jatetxean atzo, martxoak 8, egindako afarian banatu ziren sariak.

Gaur larunbata, martxoak 9, arratsaldeko 17:01ean Loiolako Erriberetan eta bihar igandea, martxoak 10, goizeko 11:00etan Altzako Eltze Festan desfile berri pare bat ikusteko aukera izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

Martxoan artista tailerrak, Axpi, Nagore Amenabarro, Ane Rodriguez eta Maider Aldasororekin

Martxoko familia tailerrek ohi baino kutsu artistikoagoa izango dute, izan ere, familientzako lau artista tailer antolatu ditugu: Ainara Azpiazu Aduriz Axpirekin, martxoaren 9an; Nagore Amenabarrorekin, martxoaren 16 eta 23an, eta Ane Rodriguez Zaitegirekin eta Maider Aldasororekin, martxoaren 30ean.

Jarraitu irakurtzen