Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

2020-2021eko Gabonetako jarduerak aurkeztu dira

Olentzero eta Mari Domingi

Gaur goizean, 2020-2021eko Gabonak direla eta, gure hirian egingo diren jarduerak aurkeztu dira.

Jarraitu irakurtzen

Museoak lau artisten grabatuekin osatutako karpeta sortu du eta sei arte galeriatan jarriko da salgai

Urgullen magalean erakusketarekin lotutako ekimen honetan parte hartu duten artistak Mikel Ruiz Pejenaute, Xare Alvarez Berakoetxea, Julen Agirre Egibar eta Ainize Txopitea dira. Bakoitzak grabatzeko teknika bat baliatu du bere lana sortzeko, eta La Taller-eko Maite Martínez de Arenazak eta Usoa Zumetak egin dute produkzioa. Donostiako sei galeriatan jarriko da karpeta salgai 575 euroan.

Jarraitu irakurtzen

Doako sarrera eta proposamen ugari zubirako museoan

Lau eguneko zubi honetan zehar San Telmora hurbiltzea proposamen erakargarria izango da. Doakoa izango da sarrera larunbatetik asteartera eta bisitariak aukera ezberdinak aurkituko ditu: lau erakusketa, zortzi bisita gidatu, hitzaldi bat, hiriko bitxikerien inguruko erronka...

Jarraitu irakurtzen

2021erako museoko bazkide orain egitea mundiala da!

San Telmoko bazkide izateak abantaila ugari ditu: doako sarrera egunero, gonbidapenak inaugurazioetarako, zozketak, deskontuak... (ikusi hemen abantaila guztiak) 15 euroren truke, bazkide txartelak horiez denez gozatzeko aukera ematen du urtarriletik abendura.

Jarraitu irakurtzen

2020-2021 ikastaroak: doako hamar matrikulen zozketaren emaitza

2020-2021 ikastaroak: Donostia Kultura

Donostia Kulturak 2020ko irailaren 14tik 27ra ikastaroren batean matrikulatu ziren pertsonen artean doako hamar matrikulen zozketa egin du, eta jada ezaguna da zeintzuk diren hamar lagun horiek.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura Poesia lehiaketaren 4. edizioa: izen-ematea abenduaren 31 arte zabalik

Donostia Kultura Poesia lehiaketaren laugarren edizioa

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 4. edizioaren oinarriak argitaratu zituen. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

Jarraitu irakurtzen

Basque Culinary Centerek eta Donostia Kulturak akordio bat sinatu dute, Gastronomiaren eta Kulturaren arteko loturak estutzeko

BCC-DK. Joxe Mari Aizega-Jaime Otamendi

Basque Culinary Center-eko ikasleek Donostia Kulturaren txartela jasoko dute, haren abantailez baliatu ahal izateko. Eta Donostia Kultura txartelaren jabeek, berriz, orain arteko onurez gainera, % 10eko deskontua izango dute BCC Clubeko zaleentzat ikastaroetan eta Tabakalerako LABe jatetxean.

Jarraitu irakurtzen

Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia eta kultur etxeetako espazio eszenikoetan

Ongi etorri!

Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetako espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu ditugu. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Neguko programazioaren hainbat ikuskizun dagoeneko salgai

Neguko programazioaren aurrerapena

Gaur, azaroak 24, neguko programazioaren aurrerapen bat aurkeztu dugu. Guztira Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta Intxaurrondo Kultur Etxean izango diren sei kontzertu (GabON Reggae, Niña Coyote eta Chico Tornado, Jean Philippe Sylvestre, Maren, Arnau Griso eta Sen Senra), bost antzezlan (Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Pedro Páramo, Konpromisoa, Anton Abbadia-Dublinetik Hendaiara, Sisiforen paperak-Los papeles de Sísifo) eta dantza ikuskizun bat (Un cuerpo infinito).

Jarraitu irakurtzen

Euskal Herriko XXV. Txistorra lehiaketa

Jarduera iragartzeko kartela

Datorren abenduaren 18an, Donostia San Sebastián Festak-ek Euskal Herriko XXV. Txistorra Lehiaketa antolatuko du. Lehiaketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Donostiako Basque Culinary Center-en eta publikorik gabe ospatuko da.

Jarraitu irakurtzen