Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, bi urteko etenaren ondoren, Liburu denden elkartearekin batera, Donostia Kulturak Liburu Azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan. Hurbiltzen direnentzat bi orrizainen aleak egongo dira eskuragarri. Alde batetik, Javier de Isusi ilustratzaileak, 2021eko Euskadi Sariak, Liburuaren Eguna dela-eta egin duen diseinua. Eta, bestetik, Iñaki Martiarena Mattinek sortutakoa, Pio Barojaren jaiotzaren urteurrenagatik (150 urte).
Giza Eskubideen 19. Zinemaldiko En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia erakusketa irekita egongo da apirilak 1etik maiatzak 31era Fnac Donostian.
Gervasio Sánchez argazkilariaren 41 irudirekin osatutako BIZITZA erakusketa San Telmo Museoko Laborategian izango da ikusgai apirilaren 1etik ekainaren 12ra. Gerardo Mosquera da komisarioa, eta nagusiki zuri beltzean egindako argazkiak biltzen ditu, 1991tik 2015era arteko urteetan munduko gerra ezberdinetan egindakoak.
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 18. ediziorako.
Nilofar Bayat aktibista eta saskibaloiko jokalari afganiarrak, apirilaren 1etik 8ra izango den Giza Eskubideen 19. Zinemaldiaren karteleko protagonistak, prentsaurreko batean parte hartu du gaur goizean, Victoria Eugenia Antzokian.
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sortutako Eskura Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroaren xedea gizarte informatuak sustatzea da, guztiok gure eskubideak ulertzeko, haien aplikazioa sustatzeko eta urraketez jabetzeko aukera izan dezagun. Bizikidetza baketsuan oinarritutako etorkizuneko erantzun bat emateko gai izatea da helburu nagusia.
Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak online jolas bat proposatu du Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiaren programazio ofizialean, apirilaren 1etik 8ra bitartean egingo dena.
Gaur, martxoak 28, 2022ko Dantzaren Hilabeteko ekitaldiak aurkeztu dira: Alderdi Ederreko lorategiak eta Kontxako barandan egingo diren ekitaldiek emango diote hasiera apirileko lehen asteburuan. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galak bere 25.edizioa ospatuko du Victoria Eugenian maiatzeko lehen egunean.
Bide publikoan 2022ko apiriletik 2023ko otsailera bitartean (biak barne) ospatuko diren festak direla eta, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak unitateak, hainbat haur feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.
Bide publikoan 2022ko apiriletik 2023ko otsailera bitartean (biak barne) ospatuko diren festak direla eta, batetik, horien ekitaldiak autofinantzaketa hobetzeko, Donostia/San Sebastián Festak unitateak, hainbat produktu saltzeko postuak jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa