2017ko Cervantes Saria azken 40 urteetako Latinoamerikako literaturaren funtsezko egilea izateaz gain, Iraultza Sandinistatik Erdialdeko Amerikako politikaren figura esanguratsua da. Bere lanaren, ibilbidearen eta unibertso sortzailearen gakoak azalduko ditu Luisa Etxenike idazlearekin solasean.
Petros Márkaris Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 27an, 19:00etan, aurtengo Literaktum Topaketei hasiera emanez. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatur ibilbideari saria jaso duten sortzaileen bisitak jasoko ditugu Literaktum Topaketetan euren lanak eta proiektuak, irakurleekin parteka ditzaten.
San Telmo Museoak bosgarren urtez laguntzen duen HAU euskal objektu tradizionalaren diseinu-lehiaketa azken txanpara iritsi da, eta apirilaren 27an izango da parte hartzeko azken eguna.
Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan, Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu da 2022ko apirilaren 9tik urriaren 2ra.
Nuestra libertad (Celina Escher; Suedia-El Salvador, 2021) filmak Giza Eskubideen 19. Zinemaldian Ikusleen Saria Film Luze Onenari lortu du.
E. F. A. Abidin Kaid Saleh – Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskolak jasoko du Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 8, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Afrika Behar Beharrezkoak, Bakerako Lankidetza Batzarreak, Proclade Yanapayk eta Tau Fundazioak osatutako partzuergoak, Afrotopia: Etorkizunez betetako kontinente baten begiradak eta ametsak argazki erakusketa antolatu du; Senegal, Niger eta Maliko 35 gaztek (12 emakume eta 23 gizon) parte hartzen duten proiektua, Héctor Mediavilla argazkilariak zuzendua.
Donostia Kulturak Joseba Tapiari emango dio 2022ko Adarra Saria. Musikariak ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, arratsaldeko 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko du Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra, Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik. Sarrerak jada salgai daude.
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia apirilaren 11tik 24ra. 2021-2022 ikasturtean zehar ohiko ordutegia denarekin hainbat aldaketa dago.
Aste Santuko opor garaian San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak jarduerak antolatu dituzte Urgull mendiko hiru zentroetan: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa