Iazko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da Euskal Herrian. Hurrengo edizioan, baina, beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da. Aurten metodologia probatu nahi da Euskal Herriko hainbat tokitan eta Intxaurrondo izango da horietako bat. Nitik haratago! Baietz 11 Intxaurrondon! ariketa egingo dute azaroaren 22tik abenduaren 3ra. Izena eman duten auzoko entitateen artean daude Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak.
Urriaren 21ean abiatu genuen Donostia Kultura Irratia (FM 107.4) eta gaurtik aurrera webgunearen aukera gehienak prest ditugu jada.
Azaroaren 29tik abenduaren 4ra Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala eta doakoa antolatu dute museoan Euskara Zerbitzuak, San Telmo Museoak berak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Mintzanetek.
Gaur Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketa aurkeztu dugu gaur San Telmo Museoan, Kiputz leizean (Mutriku, Gipuzkoa) egindako aurkikuntzen ingurukoa; azaroaren 16tik 2020ko otsailaren 9ra egongo da zabalik San Telmo Museoan, eta ondoren, Altamiran; erakusketa bi museoek antolatzen dute Gordailuarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Pedro Castaños eta Xabier Murelaga izan dira komisarioak.
Joan den azaroaren 13an, bildu zen Donostia/San Sebastián Festak-en bulegoetan (Konstituzio plaza) 2019ko Donostiako Estropadetako Dopinaren aurkako diziplinako aholkularitza batzordea, 2019 Donostiako Estropadetan eginiko gernufrogen txostenak zabaltzeko xedearekin (gizonezkoen modalitatean). Emaitza guztiak negatiboak izan dira, bai emakumezkoen bai gizonezkoen modalitateetan.
Donostia Antzerki Sariak irudi berria estreinatuko du datorren urtean. Irudi grafiko berria antzerkian egon ohi diren elementuen arteko joko bat da; oihalak, antzezleek eta euren arteko gainezarpenak eszena txikiak sortuko dituzte konposizioetan.
Aurtengo Santo Tomaseko Ferian Txistorra postu bat jartzeko zozketa egin da gaur, azaroak 12, eguerdiko 13:00etan Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan.
Ohiko Santo Tomaseko Feria dela eta, Donostia San Sebastián Festak-ek txistorra saltzeko postuak banatzeko egingo den zozketara onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen ditu ohar honen bidez.
Abenduaren 12ean, 19:30etan eta Donostiako Antzoki Zaharrean, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala aurkeztuko da. Sarrera gonbidapenarekin izango da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Antzoki Zaharreko lehiatilan azaroaren 13tik aurrera.
Donostia Kulturak neguko arte eszenikoetako aurrerapen bat atera du salmentara: Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharran eta Lugaritz eta Intxaurrondoko kultur etxeetan emango diren bi antzezlan, bi dantza ikuskizun eta hiru kontzertu. Sarrerak salgai daude jada gure kanaletan: Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean. Abenduaren hasieran aurkeztuko da neguko programazio osoa.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa