28. Poltsiko Antzerki Jaialdia otsailaren 7tik 24ra

Poltsiko Antzerkia

Tuesday, 05 February 2019

Poltsiko Antzerki Jaialdiak 28. edizioa beteko du aurten, otsailaren 7tik 24ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 35 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.

Beste behin, Poltsiko Antzerkiak hitzordua du Donostian. 17 konpainiek, 35 ikuskizunek eta hiriko 25 agertokik hiru asteburu dibertigarri bermatuko dizkigute. Gainera, aurten ere,  amaiera festa antolatu da otsailaren 23an, Egiako Dabadaba aretoan, bakarrizketak, musika eta inprobisazioa osagai direla.

Gaurkotasuna eszenaratuko da kritikarekin eta urratzearekin nahasita, bizi dugun munduari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzeko. I

Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia helaraztea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohitura ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honek bereizgarri du antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea, hala nola tabernak, eta, gainera, oso obra mota berezia ahalbidetzen dute: antzerkia, clown, umorea eta musika izango dira jaialdi honen osagai nagusiak.

Aurten ere, Poltsiko Antzerki Sorkuntzako 9. deialdian irabazle eta finalista izan diren antzezlanak estreinatuko dira: Intujai Teatroren Ama-Alu-Lur (sorgin baten ametsa), lan irabazlea eta  Txinparta Antzerki taldearen Zurrunbiloan. Beste bi estreinaldi ere izango dira, hala nola Fabiolo Connection eta Sekretu polita.

Informazio guztia Poltsiko Antzerki Jaialdiaren gunean, baita esku-programa (pdf) ere.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin