Egitaraua eta Kartela

FUEGOS006

2019ko datak

Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Aste Nagusiko gauetan ospatzen da, eta ikuskizun piroteknikoen zale guztiek saihestu ezin duten hitzordua da.

2019ko edizioak  56 urte beteko ditu eta abuztuaren 10etik 17ra izango da. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa 10etik 16ra eta 17an ikuskizun piromusikala ikusteko aukera izango dugu.

2019ko Kartela - "Flor"

 

kartelafuegosweb

Argazkilaria: SONIA URREIZTI GURPEGUI

Kartelean agertzen den argazkiak irabazi zuen iaz egindako IV. Su Artifizialen Argazki Lehiaketa. Egilearen hitzetan, “argazki xumea baina, aldi berean, polita eta normalean suei ateratzen zaizkien argazkietatik diferentea da”. Soniak dio lore baten antza duela eta nahiko argia geratu zitzaiola; halaber, suaren oinarria —kearen eraginez batzuetan huts egiten duena— nahiko simetriko agertzen dela. Argazkia Kontxa pasealekuko “Fleming-i omenaldia” eskultura dagoen terrazatik atera zen 2018ko ikuskizun piromusikalean.

Soniari betidanik gustatu zaio argazkigintza. Txikitan amonari argazki-kamerak hartu eta ikusten zuen guztiari argazkiak ateratzen zizkion; baina, berak dioen moduan, “karreterik gabe, jakina”. Azken urteetan argazkigintzarako bere zaletasunak gora egin du eta, horren ondorioz, hainbat sari eskuratu ditu.

ENTIDADES