Kaldereroak

2019ko Kaldereroak

Aurten ere, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala, Parte Zaharreko kaleetan zehar aterako da. Hitzordua, otsailaren 2an, larunbata, gaueko 21:45ean.

 2019ko ibilbidea

 

caldereros1final

Konpartsa tradizionala

19 tribuk osatzen dute Hungariako Kaldereroen konpartsa tradizionala (400 partaide inguru). Konpartsaren pertsonaia azpimarragarrienak dira Erregina, Damak, Zuzendaria eta laguntzaileak, hartza, hartz-kumea eta bere hezitzailea. Aurtengo Erregina eta Damak Hondarribiako Alardeko jaizkibel konpainiako kideak dira.

2019ko edizioko protagonistak:

  • Erregina: Asier garaialde Etxaburu
  • Damak: Izaskun larruskain Arbelaitz eta Miren Sagarzazu Gonzalez
  • Zuzendaria: Ibon Otaegi
  • Zuzendari laguntzaileak: Laire Tapia, Arantza Sein eta Amaia Garin
  • Hartza: Félix Martínez
  • Hartz-kumea: Marc Pablo
  • Hezitzailea: Alex Naia

 

Parte hartzen zuten tribuak:
  • Aitzarte
  • Akelarre
  • Antiguotarra
  • Ardatza
  • Arrano
  • Artesana
  • Artikutza
  • Bare - Bare
  • Esperanza
  • Eukal Bilera
  • Gaztelubide
  • Gehitu
  • Herria
  • Kasilda
  • Kresala
  • Suharri
  • Ur
  • Urgull
  • Zarautztarra
136167176
136167807

Kaldereroetako beste Konpartsak

Hauek izan ziren gure hiriko beste auzoetan zehar atera ziren Kaldereroetako beste Konpartsak.

 Historia eta Musika

Historia

Hungariar Kaldereroen lehen konpartsak 1884ko otsailaren 2an, Kandelariaren jaiegunean, desfilatu zuen. "La Unión Artesana" eta "La Fraternal" herri-elkarteek antolatu zuten Inauterietako festen barruan. Konpartsa irten zen lehen aldiz, Raimundo Sarriegiren musikak eta Adolfo Combaren letrak lagunduta. Victoriano Iraolaren "Begi urdin bat" abestia 1886. urtean hasi ziren jotzen.

1958ra arte gorabehera handiak izan zituen; izan ere, oso garai oparoak izan bazituen ere, beste zenbaitetan desagertzeko zorian egon zen, eta elkarte antolatzaileak aldatuz joan ziren.

Hainbat urtetan gainbeheran egon ondoren, hasieran "Gaztelupe" eta beranduago "Gaztelubide" elkarteei esker berreskuratu zen. Hala ere, 1959 eta 1968 urteen arteko garaira arte ez ziren erregulartasunez ospatzen hasi Kaldereroak. Erreginaren pertsonaia indartu zen, Antiguan beste konpartsa bat eratu zen eta ospakizun-eguna otsailaren lehen larunbatera aldatu zuten. Hala ere, eboluzio hori eten egin zen, arrazoi politikoen ondorioz festa bertan behera geratu zenean.

Kaldereroen azkeneko susperraldia 1972an gertatu zen, herri-elkarte eta hiritar-talde batekin lankidetzan eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeak babestuta. Harrezkero jai honek ez du etenaldi gehiago izan. Gainera, 80ko hamarkadaz geroztik konpartsa berriak sortu dira, festa denboran eta espazioan zabalduz. Azkenik, 2005ean, banaketa bat gertatu zen emakumeak abeslari gisa sartu izanaren inguruan piztutako polemikagatik.

Musika

Hona hemen Kaldereroetako abestiak: