Volver

Solo Fabiolo Glam Slam, Fabiolo

Antzerkia
solo fabiolo glam slam
Principal Theater
2018 Aug 13 - Aug 15
/ 13, 20:00; 14-15, 20:00 + 23:30
20, 15 EUR
IDIOMA_EVENTO_3
Last Minute

Oharra: Programazio doikuntzak direla eta, abuztuaren 13ko 23:30eko funtzioa, bertan behera geratu da.

Solo Fabiolo Glam Slamek umore desberdina proposatzen du. Espainian gaur egun gertatzen direnen satira fin bat da hau, "One man show" formatuan, Fabiolo deritzon Madrilgo jet seteko pertsonaia pijo baten ahotik eta gorputzetik. Pertsonaia lotsagabea, hitzontzia eta makarra, aberaskume asko izan ohi diren bezalakoa. Rafa Maza aktorea tenistaz jantziko da gaurko kontuekin tenisean aritzeko, bere estiloan eta bere dotorezia esnobaz. Inork baldin badaki zer gertatzen den gizartearen goialde horietan, Fabiolok daki ondo, eta kontatzera etorri zaigu. Fabiolok baizik ez du klasea eta dotorezia sakean. "High style"ko bufoi bat da sarera igotzen denean; adeitsua, xaloa eta sinpatikoa, berriz, drivean; probokatzailea errebesean, eta kritiko zorrotza, betiere, match pointera iritsitakoan.

Rafa Maza ez da ohiko monologogile bat. Kantatu egingo du, hogeitik gora pertsonaia imitatuko, bost erraketari eutsiko die airean, ikus-entzuleen altzoan eseriko da... "Barrez lehertzekoa", "irudimenaren tour de force-a", "bufoi-joko coola". Ez galdu aukera hau! Zatoz Fabiolorekin tenisean egitera!

Informazio gehiago: Solo Fabiolo

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin