Antzerkigintza berriak

Antzerkigintza berriak

Idazketa dramatiko propioari bultzada

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

 

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz.

2019ko hautatuak.

Antzerkigintza Berriak 2019ko edizioan parte hartzeko zortzi hautatuak hauek izan dira:

  • Bertol Arrieta
  • Aizpea Goenaga
  • Sandra Ferrus
  • David Caiña
  • Patricia Gomendio
  • Galder Sacanell
  • Laura Esteban
  • David Barreiro

Aurreko edizioetan hautatutako proiektuak:

2017: El patio de mi casa (Maria Goiricelaya)

2016: Erlauntza (Kepa Errasti) / Galerna (Tamara Gutiérrez).

2015: Coordenadas (Olatz Gorrotxategi) / Soka (Mike Guerra) / Miss Karaoke (Oier Gillan)

ENTIDADES

Antolatzaileak: Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Arriaga Antzokia (Bilbo), Principal Antzokia (Gasteiz).