Volver

X. Euskal Metal Fest: Larunbata

Zenobia
Larratxo K.E.
2019 Apr 06
/ 18:30
16, 20 EUR

Euskal Metal Fest jaialdiaren X. Urteurrena ostiralean hasiko da Soziedad Alkoholika taldea kartelburu duen jardunarekin eta jarraipena izango du larunbatean Zenobia, Ankhara, Taken eta Wild Freedom taldeekin.

Zenobia talde handia da eta Donostiara itzuliko da bere klasiko guztiak taula gainean erakusteko. Errioxarrek 2019a Carlos Tobes-ek egindako bideokliparekin hasi zuten. Nazioarteko bi abeslariren kolaborazioa izan zuten: Jake E eta Fernanda Lira (Nervosa).

Ankhara: Hamarkada bat pasa ondoren, Madrilgo heavy metal taldeak berriro joko du Donostialdean.

Gainera, Taken iruindarrek bigarren diskoa aurkeztuko dute eta Wild Freedom taldeak kutsu metaleroa duen hard-rocka emango du ezagutzera.

Beste salmenta lekuak: Donostirock, Bizar Gorri, Joker (Gasteiz) eta Amets (Errenteria).

Martxoaren 28ko oharra: Bere garaian Mad Max arituko zela iragarri bazen ere, taldearen eta antolakuntzaren eremutik kanpo dauden arrazoiak direla medio, Mad Max ez da jaialdian egongo. Norbaitek sarrerak itzuli nahi izanez gero, jar daiteke harremanetan casareskulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz edo 943 351149 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:00). Epea apirilaren 4an amaituko da.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin