Noticias - Cine

“M.I.A.” (2018) eta “Orion: The Man Who Would Be King” (2015) filmak eskuragarri Filmazpit katalogoan

Orion: The Man Who Would Be King

Steve Loveridge da Matangi / Maya / M.I.A. (2018) dokumentalaren zuzendaria eta bertan, Matangi Arulpragasm, lagunentzat Maya eta nazioartean M.I.A. bezala ezagutzen den lagun-minaren bizitza eta bilakaera artistikoaren argazkia egiten du. Bestalde, Jeanie Finlay dokumentalgileak Jimmy Ellis, Elvis berpiztu eta maskaratu bezala ospea lortu zuen abeslari ezezagunaren historia dakar Orion: The Man Who Would Be King (2015) filmean.

continue reading

“Animadeba 2019 – Animaziozko Film Laburren Bilduma” Filmazpit katalogoan

Lauren Greenfield: How Capitalism Exploits Insecurities

Filmazpit programak, Animadeba 2019 Nazioarteko Animazio Zinemaldiko aurreneko edizioan Sail Ofizialean lehiatu diren hamar film laburrekin bilduma berria osatu du.

continue reading

2019-2020: irailaren 9tik aurrera 642 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2019-2020 ikasturtea

Donostia Kulturak 2019-2020 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkezten du honen bidez. 642 ikastaro (562 helduentzat eta 80 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.

continue reading

XXXI. Bideoaldia: Larrotxene Bideoko ekoizpenak Victoria Eugenian ekainaren 27an

XXI. Bideoaldia: aurkezpena

Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturako guneak, Bideoaldia erabili izan du urtez urte zine eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean ezagutarazteko (aurtengoa 31. edizioa da). Hainbat lan ikusteko aukera izango dugu Victoria Eugenian ekainaren 27an, iluntzeko 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak antzokiko leihatilan (11.30-13:30 / 17:00-20:00) jasotzeko aukera dago ekainaren 20tik. Pertsona bakoitzeko gehienez 8 gonbidapen ahalko dira eskuratu.

continue reading

2019ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 8ra izango da, biak barne.

continue reading

“Elkano, lehen mundu bira” aurre-estreinaldia Victoria Eugenia Antzokian

Elkano, lehen mundu bira

Larunbatean ekainak 29, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian, Elkano, lehen mundu bira filmaren aurre-estreinaldia izango da. Dibulitoon Studiok, Elkanogroupek eta Donostia Kulturak aurkeztuko dute animaziozko film luzearen proiekzio berezi hau. Dibulitoon Studio ekoiztutako filma estreinatuko da uztailaren 5ean. Filmaxek eta Barton Filmsek banatuko dute filma.

continue reading

“Superlópez” izango da ikusgai Victoria Eugenia Antzokian “Bidaiako Zinema Zikloa”n

Superlópez

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak bat egin du B the travel brandek eta Fundación Academia de Cinek antolatutako Bidaiako Zinema Zikloarekin, eta hor kokatzen da hurrengo ekainaren 24an 19:00etan egingo dugun Victoria Eugenia Antzokian Superlópezen emanaldia.

continue reading

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko

Ekainaren 10ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 26 eta azaroaren 1a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.

continue reading

Agnès Vardari buruzko bi liburu argitaratu dira, Colección Nosferatukoak

Colección Nosferatuko bi liburu berri argitaratu dira oraintxe, Agnès Varda errealizadore frantses berriari buruzkoak, joan den martxoaren 29an 90 urte zituela zendu berritan. Bi liburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitaratuak, Imma Merino historialari, kritikari eta irakasle katalanak idatzi ditu.

continue reading

Nosferatu bildumaren Agnès Vardari buruzko liburuen aurkezpena

Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari

Maiatzaren 29an, 19:00etan, Tabakalerako 1. Aretoan, Imma Merinok, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak argitaratutako bi liburuon egileak (Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños eta Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), bertaratutakoekin solasean arituko da bi argitalpenoi buruz eta zinemagile frantsesari buruz.

continue reading
News Channel

Press Contact

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus