© Luis Buñuel Film Institute
Un chien andalou (1929)
Frantzia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Luis Buñuel. Gidoia: Luis Buñuel, Salvador Dalí. Argazkia: Albert Duverger. Muntaketa: Luis Buñuel. Aktoreak: Simone Mareuil, Pierre Batcheff, Jaime Miravilles, Salvador Dalí, Luis Buñuel. Iraupena: 17 min.
INTERTITULUAK: frantsesa, euskara
Laino batekin ilargia zeharkatzen eta bizar-labana batekin begi bat erditik ebakitzen egin zuen amets Buñuelek. Esku batekin inurriz beteta egin zuen amets Dalík. Hala, gidoi bat hasi ziren idazten ideia horietatik abiatuta, eta Parisen filmatu zuten. Hor hasten da Luis Buñuelen karrera zinematografikoa.
+
L'Âge d'or (1930)
Frantzia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Noailleseko bizkondea. Gidoia: Luis Buñuel, Salvador Dalí. Argazkia: Albert Duverger. Muntaketa: Luis Buñuel. Aktoreak: Gaston Modot, Lya Lys, Caridad de Laberdesque, Lionel Salem, Germaine Noizet. Iraupena: 63 min.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Debuta egin eta handik urtebetera, Luis Buñuelek bere bigarren filma zuzendu zuen, Un chien andalou (1929) izugarri gustatu zitzaien talde surrealistaren mezenas Noailleseko bizkondeek finantzatuta. Dalíren ekarpen batzuekin idatzi zuen Buñuelek gidoia. Pelikulak berealdiko eskandalua sorrarazi zuen estreinatu zen gau beretik.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola, Donostia Zinemaldia
Donostia Kultura 2021 © copyright