© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF. Zuzendaritza, gidoia, argazkia eta muntaketa: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: R. W. Fassbinder / Tango Film, Pro-ject Filmproduktion, Filmverlag der Autoren. Musika: Peer Raben. Aktoreak: Volker Spengler, Ingrid Caven, Gottfried John, Elisabeth Trissenaar, Eva Mattes, Günther Kaufmann.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Zazpi urtez behin ilargiaren urte bat dago. Urte horietan, bizitzak sentimenduen mende dituzten pertsonek gorabehera emozionalak eta depresioak jasan ohi dituzte. Arazo horiek larritu egiten dira, 1978an bezala, hamahiru ilargi berri dauden urteetan, mundu osoan hondamendiak eraginez. Horixe da bere iraganetik ihes egiten saiatzen den Elvira Weishaupt-en istorioa.
Donostia Kultura 2021 © copyright