Volver

Nosferatu bilduma: Agnès Varda – Imma Merino

Nosferatu: Agnès Varda
Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari
2019 May 29
/ 19:00
Libre hasta completar aforo
IDIOMA_EVENTO_3
45 minutos

Maiatzaren 29an, 19:00etan, Tabakalerako 1 aretoan, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak Agnès Vardari buruz argitaratu dituen bi liburuen egile den Imma Merinok (Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños y Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari) jendearekin hitz egingo du liburu horiei eta frantziar zinemagileari buruz.

Caras y lugaresen emanaldia baino lehen (2018), zinematografiako irakasle eta historialaria bertaratutakoekin solasean arituko da Agnès Vardaren figurari buruz, berriki zendu dena; izan ere, bere ia obra osoa azken hilabeteotan eman da Tabakaleran, Nosferatu programazioaren barruan.

Agnès Varda: Espigadora de realidades y de ensueños Colección Nosferatuko 15 zenbakia da, gaztelaniaz idatzita dago; frantses errealizadoreari buruzko saiakera bat eta harekin egindako elkarrizketa bat biltzen ditu, azken hori joan den azaroan Pariseko rue Daguerreko bere etxe gogoangarrian egindakoa.

Bigarren liburua, berriz (Agnès Varda: Errealitateen eta ameskerien buruxkari), Nosferatu bilduman 7 zenbakikoa, Imma Merinoren liburuko lehen zatiaren, zinemagileari buruzko saiakeraren, euskarazko itzulpena da, Aritz Gorrotxategik egindakoa.

Add comment


Security code
Refresh

Social Networks

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin