Web mapa
Hizkuntzak

Azaroaren 7an hasiko da Tabakaleran Márta Mészáros zuzendariari eskainitako zikloa, La muchacha (1968) filmaren proiekzioarekin.

Márta Mészáros

Azken urteotan, Emakumeek egindako zinemari buruzko jardunaldiek hainbat emakume zinemagileren lana aurkeztu diote publiko donostiarrari; honako hauena, beste askoren artean: Delphine Seyrig, Margarethe Von Trotta, Ida Lupino, Jane Campion eta Kinuyo Tanaka.

Donostiako Emakumeen Etxea Elkartea, Donostia Kultura eta Tabakaleraren eskutik, aurten Antzoki Zaharrean eta Tabakaleran, Márta Mészáros zinemagile hungariarrak zuzendutako hiru pelikula ikusi ahal izango dira:

  • azaroak 7 / 19:00 / Tabakalera

La muchacha (Eltávozott nap, 1968)

Emakume gazte batek umezurztegia utzi eta bere ama aurkitu du. Film/salaketa honetan, garai hartako herrietako eguneroko bizitzan emakumeen aurkako errepresioaren ordez esplotazio ekonomiko eta sexuala gertatu zela salatzen da.

  • azaroak 8 / 19:00 / Antzoki Zaharra

Nueve meses (Kilenc hónap, 1976)

Herri txiki bateko neska bat hirira iristen da lantegi batean lanean hasteko. Bertako langileburua berarekin harreman bat izaten saiatzen da, baina hasieran neskak uko egiten dio bere proposamenei.

  • azaroak 9 / 19:00 / Antzoki Zaharra

Diario para mis hijos (Napló gyermekeimnek, 1984)

Juli umezurtza eta haren aitona-amonak Sobietar Batasunetik etxera itzuli dira 1940ko hamarkada bukaeran. Magda izekok komunismoan fede itsuan oinarrituta hezi nahi du nerabe burugogorra.