Web mapa
Hizkuntzak

Dagoeneko jakinarazi dira Frantziako zinema beltzari eskainitako Nosferatu zikloaren 2023ko bigarren hiruhilekoaren programazioa osatzen duten filmak. Pelikulak Tabakaleran proiektatuko dira apirilaren 5etik ekainaren 28ra.

Le Clan des siciliens filmaren irudi bat
Le Clan des siciliens

Sarrera solteak Tabakaleraren webgunean eta zentroko Informazio Gunean erosi ahal izango dira aurreko hilaren 15etik aurrera. Hau da, martxoaren 15ean jarriko dira salgai apirileko filmetarako sarrerak eta horrela hurrenez hurren.

Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana-ren lankidetzarekin, eta 2023ko abendua bitartean garatuko da.

Behean duzue hiruhileko hau ezagutzera emateko egindako bideo laburra.

Informazio gehiago: