Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Estreinaldia

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

10 €

Hizkuntza: euskara

Zorretan ikuskizunaren irudia

Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, gizonari kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are urduriago emakumeak berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori horrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino.

Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurdoak edo surrealistak txandatuz ibiliko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia eraikiz. Emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi.

Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga Euskarara itzulpena: Agurtzane Intxaurraga Interpreteak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola Espazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga Jantzitegiaren diseinua: Xabi Mujika, Ikerne Giménez Kanpo begirada (jantzitegia eta eszenigrafia): Ikerne Giménez Soinuaren diseinua: Haritz Lete, Agurtzane Intxaurraga Argiztapen diseinua: Xabier Lozano Grafika diseinua: Santos Bregaña Eszenografiaren egilea: Raúl Arraiza Jantzien egilea: Nati Ortiz de Zarate Grabazio estudioa: Lera estudioa Promozio bideoak: Ugaitz Albisu, Acrónica Producciones Argazkiak: Asier Corera Teknika arduraduna: David Bernués Talde teknikoa: Acrónica producciones Administrazioa: Asun Etxeberria Komunikazioa: Nagore Martinez Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa Banaketa Euskal Herrian: Nagore Martinez

Informazio gehiago: Hika Teatroa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...