Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

2025 urtarrilak 25 • 19:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

15 €

Hizkuntza: gaztelania

Ultrashow, Miguel Noguera

Miguel Noguerak, eszenan bakarrik, 20 edo 30 ideia/burutazio/irudi mental edo pentsamendu inguru azaltzen ditu, bata bestearen atzetik eta ordena gehiegi axola gabe. Horiek guztiak egunero egiten dituen ohar eta marrazkien materialetik hautatuta aurkezten ditu, pantaila batean proiektatutako irudien laguntzaz (marrazki propioak, Interneten aurkitutako irudiak eta mugikorrarekin egindako argazkiak). Baina, komunikatu nahi dituen ideien izenburuak paper batean idatzita badaramatza ere, eta material bera hainbat hilabetez azaltzen badu ere, Ultrashow bat-bateko pasarteak eta ustekabeko dibagazioak biltzen dituen bakarrizketa da, hitzaldiaren eta antzezlanaren artean kokatua.

Ikuskizun komikoa da, baina ideiek ez dute zertan komikoak izan berez, eta diskurtsoaren tonua sutsua izan daiteke (telepredikatzaile edo lider totalitario batena, esaterako), eta batzuetan leuna eta informala bihur daiteke (ikasle nerabe batena, adibidez). Kantu inprobisatu labur batekin hasten da (edukia eta gorabeherak komentatzen ditu abesten bukatzerakoan) eta bere buruaz ari den agur testu bat irakurriz amaitzen da..

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...