Hizkuntzak
Tu Tum Platz Jon Plazaola

Oharra
Ekainaren 28an ez dago funtziorik.
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu Tum Platz umore-ikuskizun berriarekin. Taula gainean lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasatu diren honetan, berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Umorez betetako ordubetea nahikoa izango dugu, ardo onak bezala, urteen poderioz hobera egin duen ala, ardo txarra bezala, ozpindu den jakiteko.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Testigo de cargo (Agatha Christie) Fernando Guillén Cuervo, Adolfo Fernández, Nerea Mazo
abu. 6 - abu. 10
Antzerkia