Hizkuntzak
The Necks
Bikote, eta aldizka hirukote, gisa hasi zirenak entsegu-gelan gelditzen –jotzen aritzea beste asmorik gabe–, mundu-mailako inprobisazioaren kultuzko hirukoteetako bat izaten amaitu dute, azkenean, hogeita hamar urte luzeko karrera bizkarrean. The Necks taldeko australiarrak, Chris Abrahams piano eta organo jotzailea, Tony Buck bateria-jotzailea eta Lloyd Swanton baxu-jotzailea, adituak dira errepikapenean eta trantzean oinarritzen diren pieza luze inprobisatuak sortzen, motiboen bariazio txiki eta sotilen bidez aldatzen doazen paisaia ia estatikoak, jazzarengandik, zein rock eta minimalismoarengandik edaten duen musika eginez. Denetik eta deusezetik zer edo zer, aldi berean. Lehen nota bakoitzak bidaia sentsorial luze baten hazia du.