Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

2025 otsailak 1 • 21:00

Intxaurrondo K.E.

15 € / 12 € aldez aurretik)

150 minutu

Susan Santos Dkluba

Oharra:

18:00etatik 19:30era, kontzertuaren aurretik, Susan Santosek master class bat (sakatu loturan sarrera eskuratzeko) emango du “Musikagela Topaketetan”.

Musikagela Weekend XV, Musikagelaren jaia, Donostia Kulturaren zerbitzua, bertako musika-jarduera bultzatu eta dinamizatzeko, entsegu-aretoak, kontzertuak, ikastaroak, Master Class...

Madrilen bizi den gitarra-jotzailea da Susan Santos (Badajoz) eta Sonora izeneko estudioko seigarren lana aurkeztuko du Musikagela Weekend jaialdian. Bere ahots bikainak eta gitarra estilo erakargarriak, agertokian duen presentzia indartsuarekin batera, blues eta rock garaikidearen eszenan esperientzia freskagarria dela erakutsi dute.

ZZ Topeko Billy Gibbonsekin partekatu du agertokia, eta "Musikari interpretazio onenaren" saria irabazi zuen European Blues 2018 jaialdian. 2019ko Los Angeleseko Kritikaren Sarietan "Emakumezkoen Album Onena" saria ere lortu zuen.

2023an sortutako Suite Seda talde donostiarrak disko eta funk musikarekiko zaletasun handia du. Argitaratutako pare bat abestirekin bakarrik lortu dute bertako eszenan sartzea, funk eta jazz elementuak soinu freskoekin eta nortasunez beteriko letra bereziekin bat egiteko duten talentuari esker.

2024an kaleratu zuten Paranoia Funk (The End Films-ek ekoitzia) bere lehen bideoklipa. Gogoan izan funka zetaz janzten bada ere, suitean geratu egiten dela.

Taldea ondorengo hauek osatzen dute: Asier Eraña (baxua), Saturnino Ruake (teklatuak), Ander Larrañaga (bateria eta perkusioa), Aimar Alonso (saxofoia) eta Luca Grassi (gitarra eta ahotsa).

Lup funk-rock taldea da. 2022an elkartu ziren eta pare bat urtez MondayLup bezalako bertsioak jotzen egon ondoren, beren abestiak sortzen hasi ziren funk, r&b, rock eta soularen eraginpean. 2024ko udan lehen singlea atera dute: Lurpean. 2025erako lanean jarraitzen duten haien lehen LP argitaratzeko asmoarekin.

Taldea ondorengo hauek osatzen dute: Irene Navarro (ahotsa), Jon Ortuzar (baxua), Pello Arriola (bateria), Eric Rovira (gitarra) eta Stefano Trivini (teklatua).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...