Hizkuntzak
Moko, Indalecio Bizkarrondo "Bilintx" Teatro Gorakada
Abenduaren 18ko oharra:
Emanaldia atzeratu egin da. Laister jakinaraziko da data berria.
Sarreren dirua sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko da.
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, Moko deitzen zioten denek. Mokok besteak bezalakoa izan nahi zuen, lagunak izan, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen. Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Adina: + 6 urte
Jatorrizko ideia: Alex Diaz, Fran Lasuen Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Alex Diaz Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela Kanpo begirada: Jokin Oregi, Juanjo Herrero Musika sorkuntza: Fran Lasuen Eszenografiaren diseinua: Jose Ibarrola Txotxongiloak: Vicente Andreu Argi diseinua: Ion Chavez Bideoa: Alphax Jantzi sorkuntza: Ikerne Gimenez Aktoreak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Maren Basterretxea. Musikaria eszenan: Fran Lasuen Ekoizpen exekutiboa: Alex Diaz Ekoizpena: Markel Ganboa Administrazioa: Maite Lopez