Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

18 €

90 minutu

Maika Makovski

Maika Makovski (ahotsa, pianoa, gitarra), Roger Gutiérrez (bateria), Daniel Fernández (baxua), Bobbi Relac (gitarra), Aleix García (biolina), Úrsula Amargós (biola), Guillem Senra (tronpa), Francina Mercadal (tronboia)

Maika Makovski Espainian azken bi hamarkadetan sortu den artista emankor, errespetatu eta nabarmenetako bat da. Lehen diskoa atera zuenetik hogei urte betetzear direla, Makovskik Bunker Rococo disko berria kaleratu du. Artista mallorcarrak orain arte sortu dituen diskoetatik Maika Makovskiren artista izaera ondoen definitzen duen albuma da.

Estudioko album berri hau Bristolen grabatu du, The Playpen estudioan, eta Ali Chantek ekoitzi du. Maika Makovskiren beste album batzuetan ere murgilduta egon zen Ali Chant, esate baterako, John Parishek ekoitzitako Maika Makovski eta Chinook Wind diskoetan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...