Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Musika Hamabostaldia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

10 €

 Ludovice Ensemble Tomas Monteiro

Andrè Lacerda, tenorra. Joana Amorim, flauta. Ayako Watanabe, biolina. Sofia Diniz, da gamba biola. Fernando Miguel Jalôto, klabea eta zuzendari artistikoa.

À l’Espagnole  programa: Couperin, Boësset, Lully, Charpentier, Campra, Courbois eta Desmarets konpositoreen lanak.

Programak seiehun eta zazpiehun urteen arteko Espainiaren idealizazioa islatuko du, Frantziako gorteak bultzatu zuen hura. Hala, À l’Espagnole irudimenezko paseo baten soinu-banda da; urrutira sarabandak eta kalejirak entzuten dira, kriskitinik gabe, eta bereizgarria da doinu frantsesa.

Antzinako musikaren interpretazioan espezializatutako talde portugaldarra da Ludovice Ensemble, 2004an Fernando Miguel Jalôto eta Joana Amorim-ek sortutakoa eta 2021etik REMAko kide dena. Festibal portugaldar nagusi guztietan hartzen du parte eta maiz aritzen da Lisboako areto garrantzitsuenetan: CCB-n eta Calouste Gulbenkian Fundazioan. Hainbat herrialdetan eman ditu kontzertuak: Belgika, Herbehereak, Frantzia, Txekia, Irlanda, Espainia, Letonia, Israel… RDP-Antena2 (Portugal) eta Txekiako Irrati Nazionalerako grabazioak egin dituzte, baita MEZZO telebista kate frantseserako ere.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...