Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

5 €

Hizkuntza: euskara

Quelonia argazkia

Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txikia, hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. 

Abesti itxurako istorio bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. 

Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...