Hizkuntzak
Izaki Gardenak + Aria

Izaki Gardenak: Jon Basaguren (gitarra, ahotsa), Libe Kortazar (teklatuak, ahotsa), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsa), Aitor Agirre (baxua, ahotsa), Dani Arrizabalaga (bateria)
Aria: Marina Landa (ahotsa, gitarra), Iñaki Ortego (Lauroba: teklatuak), Iñaki Olaskoaga (Badmintones, Aphaxia: gitarra elektrikoa), Maialen Urretabizkaia (Alargun Beltzak: baxua), Ion Larrañaga (Getariako eta Azkoitiko bandak: bateria)
Sei urte igaro dira jada Izaki Gardenak taldeak Dena oskol argitaratu zuenetik. Pandemiak moztu zuen disko haren kontzertu bira eta, nolabait, baita proiektuaren ibilia ere. Jon Basagurenek gidatzen duen taldea lozorroan izan da, eta kideak beste egitasmo batzuetan murgilduta ibili dira. Orain, baina, indarberriturik datoz bueltan, Izaki Gardenaken ibilbidean beste pauso sendo bat emateko gogoz Orube izeneko lan berriarekin.
Aria 2023an Donostian sortutako musika taldea da. Euskarazko pop kantak egiten ditu giro intimista bati ukitu elektronikoa gehituz. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago.