Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Bandolero Quarteto

José Manuel Ruiz Motos "Bandolero" (perkusioa), Enrique Rodríguez "Enriquito" (tronpeta), Alejandro González "Alex Conde" (pianoa), Miquel Álvarez (kontrabaxua)

Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea egin ondoren flamenkoko eta Jazzeko artista handiei laguntzen ─haien artean Enrique Morente, Pepe Habichuela, Dave Holland, Javier Colina eta Jorge Pardo─ Bandolero (José Manuel Ruiz Motos) perkusionista musikaren unibertso berri batean sartu da, Jazzaren osagai adierazgarrienak eta flamenkoa uztartzeko. Sarraldi horretan ditu lagun Álex Conde pianoan, Miquel Álvarez kontrabaxuan eta Enriquito Rodríguez tronpetan.

Gonzalo del Val

Gonzalo del Val (bateria), Romain Pilon (gitarra elektrikoa), Raynald Colom (tronpeta), Manel Fortia (kontrabaxua)

Bere belaunaldiko musikari gailenetako bat estatuan egiten den Jazzaren barruan, eta interprete baloratu eta eskari gehien jasotzen dituenetako bat gaur egun. Izan ere, baterian, Espainiako musikari handienei lagundu die: Marco Mezquida, Marc Miralta, Jon Robles, Albert Bover, David Mengual, Víctor de Diego, Jordi Bonell, Horacio Fumero, Dani Pérez, Joan Albert Amargós.... Lider gisa 7 disko ditu argitaratuak eta horien artean nabarmentzen dira Standards in Dublin (2018), Dublinen egina eta Dave Liebmanekin batera grabatua -munduko saxofonista garaikide handietako bat- eta bere azkeneko lana, Tornaviaje (2022), zeinaren grabazioan parte hartu zuten Victoria Eugenia Antzokian arituko diren 4 musikariak.

Laguntzailea

SGAE Fundazioa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...