Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Carles Margarit Quinteto

Laura Ximó (ahotsa), Xavier Algans (pianoa), Carles Margarit (saxoa, musika-zuzendaritza), Raimon Ferrer (kontrabaxua), David Xirgú (bateria)

Boskote katalan honek No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit aurkezten du: ikuskizun poetiko/musikal bat, hari gidaritzat duena 2021ean zendutako Lleidako sortzailearen poesia. Proposamen honetan uztartu egiten dira Jazza eta poesia. Hala, musikaren eta errezitaldiaren bitartez proiektatzen dira Kataluniako eta Espainiako poeta gailenetako baten bertsoak. Luxua zentzumenentzat, eta Carles Margarit (saxoa, moldaketak eta musika-zuzendaritza) konposizioetan.

Nani García/Baldo Martínez (NGBM Cuarteto)

Nani García (pianoa), Baldo Martínez (kontrabaxua), Lois Rivera (saxo altua), José Miguel Cabana (bateria)

Coruñako oso proiektu interesgarria da NGBM Laukotea. Taldeko bi kide Clunia laukote mitikotik etorriak dira; Galiziako Jazzaren hastapenetan aldi garrantzitsuenaren aitzindari izandako taldea. Nani García (pianoa) eta Baldo Martínez (kontrabaxua) dira haiek, herrialde horretako musikan ibilbidea irmotua dutenak bien artean kaleratutako ehunka argitalpenekin, musikaren eremu anitz eta askotarikoetan. Laukotea osatzen duten gainerako bi kideak hauek dira: Lois Rivera, 23 urte besterik ez dituen musikari emergentea; eta Miguel Cabana, esperientzia handiko bateria, bere karreraren gailurrean dena. 

Laguntzailea

SGAE Fundazioa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...