Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Lucía Rey Trío

Lucía Rey (pianoa), Ander García (kontrabaxua), Alberto Brenes (bateria)

2017az geroztik Lucía Rey pianista eta konpositoreak lideratzen du Jazz berrienaren ikuspegitik estilo desberdinen fusioan (flamenkoa, latin Jazz, musika mediterraneoa, klasikoa, pop…) espezializatutako banda hau. Espainiako eta nazioarteko izen handiko hainbat zirkuitu eta festibaletan parte hartu dute, besteak beste hauetan: Madrilgo Nazioarteko Jazzaldia, Getxoko Nazioarteko Jazzaldia, Jazz Plaza (Kuba), Jazz in the Park (Errumania), EUNIC Jazzaldia (Bukarest), Jazz en la Costa, Lugoko Jazzaldia, Cádizeko Jazzaldia, JAZZ I AM…

Taldearen azkeneko proposamena, Nómadas, testura desbedinak jasotzen dituzten konposizioen bilduma bat da. Bidaia iradokitzaile bat leku exotikoetan barrena.

MOVE

Alberto Arteta (saxoa), Javier Callén (kontrabaxua), Miguel Benito (bateria), Iñigo Ruiz de Gordejuela (pianoa)

MOVE bost urteko ibilbidea egina duen laukote bat da, eta aurreneko diskoa argitaratu berri dute izen homonimoarekin. Mugimendua, trakzioa, desplazamendua dituzte ezaugarri, eta espazioan/denboran bat datozen ideien fluxu bat da haien kontzertu bakoitza. Sinbiosi perfektu batean, laukote hau, Javier Callén kontrabaxuak lideratua, herri-musika garaikidearen abangoardiarantz goratzen da, Jazzean, klasikoan eta folklorean oinarriak sustraituak dituela.

Laguntzailea

SGAE Fundazioa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...