Web mapa
Hizkuntzak
Festak Festak Aste Nagusia

Iragandako ekitaldia

Trinitate plaza

5,5 €

135 minutu

Igeldoko Harria

Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko Igeldoko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan.

Parte hartzaileak: Aimar Galarraga (Orio), Alex Merlo (Getxo), Beñat Telleria (Lasarte), Gorka Etxeberria (Orio), Imanol Royo (Zarautz), Jokin Eizmendi (Zarautz), Mikel Lopetegi (Zarautz), Paulo Azpiazu (Bergara), Ryan Richard Stewart (Utah-USA) eta Xabat Olaizola (Zarautz).

Bigarren aldiz, lehiaketa honen emakumezkoen bertsioa egingo dugu: Uliako Harria. Harri irregularra, manipulatu gabea, 70 kiloko pisua duena, Uliako itsaslabarretatik ateratakoa da, gure emakume kirolarien artean ere harri-jasotzea sustatu eta zabaltzeko.

Parte hartzaileak: Ainitze Zumeta (Zarautz), Ane Zinkunegi (Usurbil), Aroa Sanchez (Orio), Karmele Gisasola (Mallabia), Lierni Osa (Zarautz), Olaia Esnaola (Azpeitia) eta Udane Ostolaza (Orio).

Sarrera orokorrak online eros daitezke. Prezio murriztukoak (pentsiodunak, langabetuak, 30 urtez azpikoak / 4,40€) Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan soilik, uztailaren 28tik aurrera.

Probaren egunean, sarrerarik izanez gero, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta Trinitate plazan bertan erosi ahal izango dira.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...

 

Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean