Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak

Iragandako ekitaldia

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

5

Hizkuntza: euskara
60 minutu

Gure kanoa

Abba Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa kontatzen du Gure Kanoa lanak. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino eramanez.

Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditugu gai nagusi ikusle guztientzako txotxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.

Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango gaitu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...