Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

3 €

Erika2Santos irudia

Freestyle erakusketa eta lehiaketa: Gaur egungo freestyler onenetarikoak datoz Donostiara ikuskizun zoragarri batekin. Momentuko bat-bateko rap onena Aigor, Sara Socas, Invert, Erika Dos Santosen emanaldiekin eta gehiago... hori dena La Basurekin zeremonia maistra bezala. Galduko al duzu?

Jaialdian ez da barra zerbitzurik izango.

Bilbon jaio eta hazia, Elena Caballero, La Basu bezala ezagunagoa, Euskal Herriko rapean erreferente handienetako bat da. 25 urte baino gehiagoko ibilbide musikala du eta 4 disko argitaratu ditu. Hainbat proiekturen arduraduna da , non emakumeek hip hop-aren kulturaren barruan egiten duten lanari garrantzia eta ikusgarritasuna ematen zaie: Eskina Femeninoa eta Basati management, besteak beste. Borrokaz betetako letrak, bonbo eta kaxa erritmoan. Indarrez eta soinu energetikoz betetako zuzenekoekin, zalantzarik gabe, ez du inor axolagabe uzten.

Igor Diaz Mateos, Aigor izenez ezagunagoa, rapero eta freestyler espainiarra da, jatorriz Hondarribikoa. Ohikoa freestyle zirkuitu nazionalean, Red Bull Batalla de los Gallos, GoldBattle, BDM, Supremacía MC eta beste hainbat txapelketetan parte hartu du.

Sara Socas Hip hop abeslari, Betboxer, freestyle rap-jole eta konpositore gaztea, nazioartean ezaguna. Emakume bakarra izan zen Mexiko hirian Freestyle Beatle League-k antolatutako oilarren guduen erakustaldian. Rapderren aurkako bere batailak trending topic bihurtu zen Twitterren, eta honek publiko zabalaren artean ezagutzera eman zuen. 2020an Red Bull Batallaren nazioarteko finalera joateko aukeratu zuten. 2021eko urtarrilean, Socasek Espainiako Freestyleko Liga Nazionalean (FMS) parte hartu zuen, honela FMS batean lehiatzen duen lehen emakumean bihurtuz.

Endika Gutiérrez Sánchez-Ocaña, Invert, Bilbon jaio zen, eta 2013an Red Bull Batailako Nazioarteko Txapeldun izendatu zuten. Oso pertsona polifazetikoa da, izan ere lehiatzeaz gain, epaile eta host rolak betetzen ditu, bullyingaren aurkako hitzaldiak ere ematen ditu, eta freestyle Freenetikseko lehen taldeko kidea da Chuty, Skone eta DJ Hazherekin batera.

Erika Dos Santos, artistikoki Erika2Santos bezala ezaguna, Espainiako rap-egile eta freestyler bat da. Jatorriz Caboverdiarra, Espainiako emakumeen freestyle eta oilarren guduen aitzindaria. Gaur egun, monitore gisa eskolak ematen ditu hainbat zentruetan eta ikasi nahi duten eta bitartekorik ez duten gazteei irakasten die. Sara Socasekin batera, emakumeen freestyle-aren aurpegirik ezagunena da. Batez ere gizonak buru diren mundu honetan, emakumeek lekua hartzea eta profesionaltasunarekiko errespetua irabaztea lortu dute, rapak generorik ez duela erakutsiz.

eta DJ Viassé-ren emanaldia.

Antolatzailea

Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Gazteria, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...