Hizkuntzak
Franz Kafka: film laburren saioa
Iragandako ekitaldia
4 €
Hizkuntza: jatorrizko hizkuntza
Azpitituluak: gaztelania, euskara
107 minutu
- The Country Doctor (1953). Lorenza Mazzetti. Erresuma Batua. 11 min
Landako mediku bati deitu zaio urgentzia baterako Kafkaren kontakizun homonimoaren moldaketa honetan, Lorenza Mazzetti italiarraren eskutik; Free Cinema ingelesaren aitzindaria.
- The Flat / Byt (1968). Jan Švankmajer. Txekoslovakia. 13 min
Gizon motel bat harrapatuta dago zoritxarreko apartamentu batean, XX. mendeko egile kafkiar handienetako batek zuzendutako film labur honetan.
- La cabina (1972). Antonio Mercero. Espainia. 35 min
José Luis López Vázquez telefono kabina batean harrapatuta ageri den irudia (Antonio Mercerok eta José Luis Garcik asmatua) ikonikoenetako bat da espainiar audiobisualean.
- The Metamorphosis of Mr. Samsa (1977). Caroline Leaf. Kanada. 10 min
Franz Kafkaren klasikoaren hareazko animazioa.
- Franz Kafka’s It’s a Wonderful Life (1993). Peter Capaldi. Erresuma Batua. 23 min
Gregor Samsa nola esnatuko den erabakitzen saiatu bitartean, era guztietako zaratek eteten dute Franz Kafka idazlearen lana.
- L'Homme qui attendait (2006). Theodore Ushev. Kanada. 7 min
Bizitza osoan, gizon bat ate itxi baten aurrean dago zain. Kafkaren Legearen aurrean kontakizunean oinarritua.
- Dream of Kafka (2020). David Babayan. Armenia. 8 min
“Dohakabea naiz. Bi plaka dauzkat lokietan torlojutuak”, pentsatu zuen Franzek begiak itxiz. Amildegi ilun bat, hala moduzko epaitegia, betiereko insomnio modura bete beharreko epaia…