Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

2024 urriak 23 • 19:30

Victoria Eugenia Club aretoa

18 €

Bruce Barth

Nazioarteko jazzaren panoramako piano-jotzaile interesgarrienetako bi, piano gaineko sormena proposamen berezi eta harrigarri batekin batzen duten bi talentu handi. Eri Yamamotok ―bere konposizioen originaltasunagatik ezaguna― lider gisa ibilbide garrantzitsu bat garatu du, William Parker kontrabaxu-jotzaile ikonikoarekin sarri kolaboratzeaz gain. Bruce Barth erreferentziazko musikaria da eta bere proiektu propioetan lider gisa sekulako jardunbidea egin du Terence Blanchard, Stanley Turrentine, Tonny Bennet, Terel Stafford eta askotariko jazzlariekin sarri jotzeaz gain. Bi artista hauen uztartzeak behin eta berriz zaleak harritzen jarraitzen du egungo jazzaren agertoki esanguratsuenetan eskaintzen duten kontzertu bakoitzean.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...