Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

15 €

Hizkuntza: gaztelania
180 minutu

Khaled Dkluba Atzeratuta

Urriaren 7ko oharra

Arrazoi pertsonalak direla medio, Khaled artistak ezin izango du gaur gaueko kontzertua eman Intxaurrondo kultur etxean, hau atzeratu egin beharko delarik. Bere management agentziak barkamenak eskatu ditu sortutako galerengatik. Laister iragarriko da data berria. Sarrerak baliozkoak izaten jarraituko dute.

Soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau izango ditu Donostikluba Festibalaren hemezortzigarren edizioak (albistea).

Khaled (Jalid Rodríguez) 1990ean jaio zen Granadan. Los Santos (garai batean PXXR GVNG) taldean ibili ondoren, kontzientziak mugituko dituztela dakizun trap artista horietako bat da, mundu guztiak egin arren, inork epaitzen ez duen gizarte batean zerbait pertsonari gertatzen zaiena irakatsiko duena.

Iñigo Martínez de Nanclares, Tinez bezala ezagunagoa musika munduan, Donostiako Amara auzoko rapero, abeslari eta konpositorea da. Haurra zenean hasi zen konposatzen eta rapeatzen, baina beti bere baitan. 2022ko udan animatu zuten lagunek bere zaletasuna profesionalizatzen saiatzera, eta horrela grabatu zuen ¿Qué tal? estudioko lehen singlea, dagoeneko 300.000 erreprodukzio baino gehiago dituena plataforma digitaletan.

Antolatzailea

Donostia Kultura, Ginmusica

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...