Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

24 € / 18 € / 10 €

80 minutu

De Scheherezade ikuskizunaren momentu bat

De Scheherezade lanean, María Pagés, Arteen Asturiasko Printzesa saria (Carmen Linares-ekin batera saritua) jaso berri duen koreografoa, Mila eta bat gauak klasikoan oinarritzen da, topiko eta estereotipo femeninoak desmuntatzeko, flamenko klabean.

Oharra

Emanaldiaren ondoren konpainiako kideek laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko Club Aretoan. Andoni Mutiloa arituko da gidari eta moderatzaile lanetan.

María Pagések eta El Arbi El Hartik zuzenduta, De Scheherazade-k emakumeen esentzia poliedrikoa ehuntzen duten hari batzuk iradokitzen dituen abentura kontatzen du hamabi koreografiatan. Ikuskizuna narrazio boteretsu bat da, ezin hobeto harilkatutako koru koreografiekin eta bakar saioekin taxutua. Bere pertsonaiak antzezle bakoitzaren berezitasun indibiduala eta taldearen indar kartsua batzen ditu. Emakume honek —zeina emakume guztiak baita— kontakizuna zeharkatzen du eta publikoarekin partekatzen ditu bere ezaupideak, kontraesanak, maitasunak, desamodioak, indarguneak, hauskortasunak, ziurgabetasunak, asegabetasunak, bakardadeak.

Erroetaraino flamenkoa den obra honek, arima zabalik duela, gorputzarekin, desioarekin, amatasunarekin eta berdintasun oraindik lortu gabearekin komunikatzen du.

Koreografiek ekintzaz jabetzen den emakumeen aniztasuna islatzen dute, benetako eszenatokia konkistatzeko eta sinbolikoki bereganatzeko. Eszenatokiari (bizitzako eszenatokiari) oldartzen zaizkion 9 emakume dira. Berezitasun handiko Emakumeak dira denak. Emakume hauek koreutikoki eta musikalki pentsatzen dute ordezkatzen duten genero aniztasuna (desberdintasun fisiko, etniko, erlijioso, kultural edo estetikoez harago).

De Scheherezadek musika herrikoia eta klasikoa arakatzen du, eta arreta berezia jartzen du arabiar musikan. Partiturekin egiten du lan; zati klasikoak berrinterpretatzen eta egokitzen ditu, flamenkotik abiatuta. Baina, funtsean, Rubén Levaniegosek konposatutako eta María Pagések zuzendutako musika originalak sortzen ditu, kontakizun dramaturgikoa eta obrarako sortutako letrak oinarri hartuta.

Hari eta perkusio laukote batek interpretatuta, eta bi ahots flamenko bikainez lagunduta, musikak soinu klasiko, herrikoi eta flamenkoen arteko elkarrizketa aske eta abegitsua zeharkatzen du.

Informazio gehiago: María Pagés Zentroa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...