Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Musika Hamabostaldia

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

10 €

Al Ayre Español Marco Borggreve

Alexis Aguado, Kepa Arteche, biolinak. Aldo Mata, biolontxeloa. Xisco Aguiló, kontrabaxua. Eduardo López Banzo, organoa eta zuzendaritza.

Programaren ardatz nagusi diren Purcellen sonatak, musika ingelesak XVII. mendearen amaieran jaso zituen eraginen isla leiala dira. Sonata hunkigarri horiek Europa osoan arrasto oso traumatikoak utzi zituzten izurrite handien mendeari dei egiten diotela dirudi.

1988an Eduardo López Banzo musikariak sortu zuen Al Ayre Español, garai hartan musika barroko espainiarra inguratzen zuten topikoei aurre egiteko xedez. Egun ez da soilik talde entzutetsu bat, Banzok apurka eraiki eta egun bereizgarria den interpretazio filosofia ere bada. Mundu osoan txalotutako taldeak Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen 2004an. Bere ibilbideko 34 urteetan Europako festibal eta antzoki garrantzitsuenetan aritu da eta Zaragozako Auditorioko orkestra egoiliarra izan da azken 18 urteetan. 20 disko kaleratu izanak eta datozen denboraldietarako duen agendak baieztatzen dute Aragoiko taldearen Espainiako eta nazioarteko sona.

 

 

 

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...