Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 € / 24 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania
80 minutu

Josema Yuste eta Santiago Urrialde eszenatokian

Sergei (Josema Yuste) soldatapeko hiltzaile bat da, eta hotel batean hartu du ostatu, gelako leihotik "enkargu" bat burutzeko bere errifleaz. Baina eginkizun hori behin eta berriz galarazten dio Ramonek (Santiago Urrialde), zeinak aldameneko gelan hartu baitu ostatu. Gizon ezin astunagoa bera, bere buruaz beste egin nahi duena emazteak utzi duenez geroztik.

Francis Veber-ek idatzia da pieza, Europako dramaturgorik ospetsunenetako batek, La cena de los idiotas umorezko klasikoaren egileak. Orain komedia hau datorkigu, lehenik barrutik barre egiteko, eta gero kanpotik. Ikus-entzulea komedia pixkanaka maneatuz eta ia aldi berean irentsiz joan dadin.

Josema Yuste eta Santiago Urrialdez gainera, Maribel Lara, Vicente Renovell, Kiko Ortega eta Arturo Venegas dira beste aktoreak, eta Marcelo Casas zuzendaria.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...