Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Adarra Saria Berria

2024 ekainak 21 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

20 €

Hizkuntza: euskara

Errobi

Ekainaren 18ko oharra

Sarrera gutxi batzuk jarriko ditugu salgai gure ohiko kanaletan ostiralean, hilak 21, 11:30etik aurrera.

Anje Duhalde (ahotsa, gitarra), Mixel Ducau (ahotsa, gitarra ), Txomin Duhalde (bateria), Rèmi Gachis (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua)

Errobi euskal folk-rock bikoteak 2024ko Adarra Saria jasoko du, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak banatzen duten hamaikagarrena. Jarraian kontzertua eskainiko du.

Amaia Ispizua musika sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak osatutako Aholku Batzordearen arabera, “Errobi taldea erabakigarria izan zen rock progresiboa eta psikodelia Euskal Musikan barneratzeko. 1973tik 1985era arte, Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru zituen laukotea euskal musikaren abangoardian jarri zen, eta Euskal Herrian goraipamen gehien jasotako diskoetako bat ekoitzi zuen: Ametsaren Bidea. Zubi bat eraiki zuten belaunaldien artean, eta sortu zituzten abestietako asko gehitu dira herri ondarean”.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...