Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2022 irailak 14 • 11:25

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako Epaimahaiak, aurkeztutako argazki guztiek Oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela aztertu eta egiaztatu ondoren, hainbat alderdi tekniko eta artistiko baloratu ditu eta Carlos Lecube Alberdik aurkeztutako "Estrellas rosadas" izeneko argazkiari saria ematea erabaki du. Sariak 1.000€ko diru-zuzkidura du, eta 2023an egingo den Donostiako 58. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen kartelaren irudia izango da.

Lehiaketara 32 lehiakideren 91 argazki aurkeztu ziren.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak