Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 martxoak 15 • 8:30

Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch Kultur Etxean.

Aurreko edizioetan bezala, Donostia Kulturak bat egin nahi du, martxoaren 21ean, olerkiaren irakurketa, idazketa eta argitalpenerako ekimenak sustatzeko UNESCOk 1999an izendatu zuen Poesiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

Sei egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu ditugu Euskal Herriko (Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko) zein kanpoko poetekin (Carlos Marzal, Manuel Vilas eta Mircea Cărtărescu).

Gainera, erakusketa bat egongo da ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean martxoaren 17tik maiatzaren 13ra: No vodka on the moon, Ricky Davila.

Gonbidapenei dagogokienez, Victoria Eugenia Clubekoak martxoaren 17ko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgunean (jarduera bakoitzaren eremuan) eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan. Ernest Lluch Kultur Etxekoak, berriz, martxoaren 17tik aurrera jaso ahalko dira kultur etxean bertan.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Donostia Kultura (Komunikazioa)