Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 martxoak 24 • 11:00

Datorren astelehenean, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta aurtengo mezua Egipton jaiotako Samiha Ayoub interpreteak idatzi du. Egun horretako ospakizunen barne, XXIII. Donostia Antzerki Sariko gala antolatu da Victoria Eugenia Antzokian. 

Galaren hasieran Patri Urkizu idazleari omenaldia egingo zaio euskal antzerkiari egindako ekarpenagatik eta bukaeran,  Donostia Antzerki Saria emango zaie Kamikaz Kolektiboaren eta Ttak Teatroaren kideei, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi lanagatik.

Kontaktua Antzerkia Komunikazioa