Hizkuntzak
Obras maestras en la historia del arte Yasmina Grandio

Oharra
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Okendo Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Ikastaro honetan, mendebaldeko arkitekturaren, eskulturaren eta pinturaren historiako artista esanguratsuen ibilbide kronologikoa egingo da.
Historiaurretik hasiko gara, antzinako zibilizazioetatik, Antzinate greko-latindarretik, Erdi Arotik, Errenazimendutik eta abarretik igaroz, gaur egunera iritsi arte. Maisulan esanguratsuenen aukeraketa konkretu bat egingo dugu. Ziurrenik ezagunak izango ditugu, baina horietaz oso gutxi dakigu. Baina, benetan ba al dakigu zer den maisulan bat?
Programa
• Zibilizazioaren sorreratik Erdi Arora
Labar-pintura, Stonehenge, piramideen arkitektura, Milosko Venus, Partenoia, Panteoia, Santiagoko Katedrala, Kordobako Mezkita, Leongo Katedrala, Charteskoa, Parisko Notre-Dame, etab.
• Errenazimendutik Neoklasizismora
Venusen jaiotza, Kapera Sistinoa, Vatikanoa, esklabuak, Pietá, Gioconda, Meninak, Ispiluko Venusa, Holandako bodegoiak, Carlos IV.aren familia, Villla Rotonda, El Escorial, etab.
• Erromantizismotik abangoardietaraino
Medusaren baltsa, “Temeraire”, Eiffel dorrea, Impresioa, eguzkia sortzen; Mouling Rouge, Girasoles, Musua, “Rosa meditativa”, Daliren “El ángelus”, Bauhaus, “Unite d´habitation de Marsella”, “Le muse ossessionanti”, maitaleak, Chrysler eraikina, Villa Savoye, Seagram etxe orratza, Sidneyko opera, etab.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartzeko materiala.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 14
Victoria Eugenia Antzokia
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Muntaian pentsatuz: Dokumentalen edizioa Amaia Merino
ekainak 2 - ekainak 19
Larrotxene K.E.