Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Humanitatea eta zientzia

ots. 28 - eka. 12 2024

Asteazkena

19:00 - 21:00

Okendo K.E.

115.00

Gaztelania

Matrikulazio epea amaitu da
Mujeres en la antigua Roma

Erromatar historia ikuspuntu ezberdin eta eguneratu batetik behatzeko kurtsoa. Arreta berezia
jarriko diogu gizarte hartan emakumeek, aberats zein txiroenek, bizi izandako esperientziei eta hauek
gizartearentzat izan zuten garrantziari.

Azken urteetako ikerketa zientifikoek erromatar garaiko hainbat mito ezeztatu dituzte, gizarte harren
irudi errealistagoa eskainiz. Zentzu honetan, genero perspektiba kontutan hartuta eginiko lanak
bereziki emankorrak izan dira. Garai hartako emakumeei buruz eginiko lanek haiena tradizionalki
proposatu izan dena baino talde hetereogeneoagoa zela erakutsi dute, eta haien bizipenei arreta
jartzeak garaiko pentsamolde, kezka eta eguneroko eginkizunak hobeto ulertzen lagundu du.
Kurtsoaren helburua beste garai batzuetako irudi idealizatua baztertu eta emakume haien bizipenak
bistaratzea da, haien eguneroko ekintzetan erreparatu eta historia erromatarrean lehen mailako
eragina izan zutela erakusteko.

Programa

• Sarrera. Erromatar emakumeei buruzko oinarrizko datuak.
• Erromatar gizarteko emakumeen estatus aldaketa erromatar historian zehar.
• Antzinaroko legenden sorrera/berridazketa zenbait ideal femenino legitimatzeko.
• Hezkuntzaren garrantzia genero identitate ezberdinei forma ematerakoan. Erromatar garaiko
neska eta mutiko baten bidaia haurtzarotik heldutasunera.
• Emakumeak Errepublikan: eliteko emakumeen eragin hazkorra politikan.
• Emakumeak Goi Inperioan: enperatrizak eta ideal femenino berriak.
• Matronazgoa, apaizgoa eta monumentalizazioa Inperioan zehar.
• Emakume langileen bistaratzea: sortzaileak, jornalariak, intelektualak...
• Emakume esklabo eta libertoen egoera.
• Emakumeen bizimodua Inperioko mugetan: mugikortasuna eta kultura-aniztasuna.
• Eguneroko bizitza: zaintza, moda, sexualitatea, aisia, gastronomia...Berezitasunak hirian zein
landa munduan.
• Emakumeak Behe Inperioan: kristautasunaren sarrera eta barbaroak.

Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartzeko materiala.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...