Hizkuntzak
Mujeres en la antigua Roma Eva Elorza
Erromatar historia ikuspuntu ezberdin eta eguneratu batetik behatzeko kurtsoa. Arreta berezia
jarriko zaio gizarte hartan emakumeek, aberats zein txiroenek, bizi izandako esperientziei eta hauek
gizartearentzat izan zuten garrantziari.
Programa
• Sarrera. Erromatar emakumeei buruzko oinarrizko datuak.
• Erromatar gizarteko emakumeen estatus aldaketa erromatar historian zehar.
• Antzinaroko legenden sorrera/berridazketa zenbait ideal femenino legitimatzeko.
• Hezkuntzaren garrantzia genero identitate ezberdinei forma ematerakoan. Erromatar garaiko
neska eta mutiko baten bidaia haurtzarotik heldutasunera.
• Emakumeak Errepublikan: eliteko emakumeen eragin hazkorra politikan.
• Emakumeak Goi Inperioan: enperatrizak eta ideal femenino berriak.
• Matronazgoa, apaizgoa eta monumentalizazioa Inperioan zehar.
• Emakume langileen bistaratzea: sortzaileak, jornalariak, intelektualak...
• Emakume esklabo eta libertoen egoera.
• Emakumeen bizimodua Inperioko mugetan: mugikortasuna eta kultura-aniztasuna.
• Eguneroko bizitza: zaintza, moda, sexualitatea, aisia, gastronomia...Berezitasunak hirian zein
landa munduan.
• Emakumeak Behe Inperioan: kristautasunaren sarrera eta barbaroak.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartzeko materiala.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Bideo Mapping esperimentala Edorta Subijana
urtarrilak 27 - otsailak 7
Larrotxene K.E.
-
Zinema, bideoa eta argazkia
Zinema ekintzailea. Gerrilako ez-fikzioa Ander Iriarte
urtarrilak 27 - otsailak 7
Larrotxene K.E.