Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Humanitatea eta zientzia

2024 urr. 17 - 2025 urt. 23

Asteartea

16:30 - 18:30

Okendo K.E.

130.00

Euskara

euskal leinuak

Oharra: Ikastaroa hasita egon arren, oraindik ere izan daiteke izen emateko aukera. Horretarako Okendo Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943290672 telefonora.

Euskal leinuen sustraiak eta horiekin batera doazen armarriak aztertzeko tailer teoriko-praktikoa.

Programa

Egungo gizartea ulertzeko ezinbestekoa da antzina ezagutzea. Eta horretarako, genealogia eta heraldika, Historiaren ordezko zientziak, garrantzizko oinarriak dira. Beti sorpresak ematen dituzte antzinako aroek, batez ere talde edota pertsonak bilatzen direnean. Tailer honen helburua da ikaslea XVI. eta XX. mendeen artean idatzitako iturriekin eta dokumentuekin ohitzea, dokumentazioa bilatzen laguntzea eta orientatzea, zuhaitz genealogikoak sortzea, familiartekoenak aztertzea eta abar. Horretarako, sakramentu-liburuen, notariotzen eta artxibategi publikoen bitartez familia arteko harremanetan sakontzeko behar diren materialak eta tresnak emango dira, baita euskal orubeen heraldikaren garapena ere.

Helburuak

• Ikaslearen irudimen- eta diziplina-gaitasuna garatzea.
• Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
• Tailer partehartzaile bat garatzea.
• Herritarren kultura-kezkak asetzea.
• Hiritarren kultur kezkak asetzea.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...