Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketa azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 18 arte izango da ikusgai Okendo Kultur Etxean.

Rikardo eta Julia _Okendo

Okendo Kultur Etxeak artea, adiskidetasuna eta ahaidetasuna uztartzen dituen erakusketa bat aurkezten du. Hiru egile bat etorrita Artearen ulerkeran: Ricardo Ugarte, Julia Otxoa y Urko Ugarte.

Erakusketan Ricardo Ugarteren eskulturak eta obra grafikoko pintzelkada batzuk daude; Julia Otxoaren obra berriko bi atal bere osotasuenan, bat poesia bisualarena eta beste bat obra grafikoarena; eta Urko Ugarteren mihise eta paper gaineko akrilikoak, guztiak obra berrikoak. Hainbat jarduera osagarri antolatu dira azaro amaieratik otsailera, artistekin bisita gidatuak eta bi libururen aurkezpenak barne. 

Inaugurazioa azaroaren 25eko 19:00etan izango da eta Urko Ugartek zuzeneko musika emanaldia eskainiko du. Bisita gidatuak ondoko egun hauetan izango dira: azaroaren 26an Julia Otxoa, abenduaren 12an Ricardo Ugarte, urtarrilaren 30ean Urko Ugarte eta otsailaren 9an, Edorta Kortadi. Bisita bakoitzean planteatutako gaiek ikuspegi propioa ematera gonbidatzen dituzte parte-hartzaileak, erakusketa osoa testuinguruan kokatzen dute, eta elkarren osagarri dira; beraz, gida moduko bat da. 

Liburu aurkezpenak abenduan izango dira: 16an Ricardo Ugarteren Singladuras  eta 19an Julia Otxoaren Resurrección. Artelanak beren egileen eskutik ezagutzeko aukera paregabea.