Hizkuntzak
"Heriotza, duin eta ilustratua" erakusketa Okendo Kultur Etxean urriaren amaiera arte
Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean egongo den Heriotza, duin eta ilustratua erakusketan. Bisita gidatuak, antzelanak, tailerrak eta hainbat aurkezpen eskainiko dira heriotzaren tabua desmitifikatzea helburu duen jarduera programan. Inaugurazioa irailaren 14an izango da, 18:30ean.
Euskadiko Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko (DMD-DHE) elkarteak eta Okendo Kultur Etxeak antolatutako erakusketa eta jarduerak irailaren 14tik urriaren 31ra bitartean garatuko dira.
Elkarteak eta Donostia Kulturak Euskal Herriko ilustratzaileei tartea eskaini nahi izan diete eta hainbat egile gonbidatu dituzte heriotza duinaren gaiari buruzko pieza bat formatu guztiz librean sortzera eta aretoan bertan aurkeztera. Horren emaitza da Asteko Pieza jarduera, 5 ilustratzaile 5 astetan, beren lana zuzenean aurkezten. Hitzordua astearteetan izango da, 19:00etan.
Euskal Herriko ilustratzaileen bost aurkezpenez gain, bi tailer, bi antzezlan, ikuskizun bat, hitzaldi bat, mahai-inguru bat eta hiru bisita gidatu antolatu dira. Jarraian, bi hileko programa osoa:
Iraila
- Irailaren 14an aurkezpena eta bisita gidatua egingo dira 18:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz. Ondoren, Bazen Behin Clown taldearen Heriotza naiz, aurkeztu naiteke? antzezlana izango da 19:00etan.
- 20an, 19:00etan eta euskaraz, Asteko Piezaren lehen aurkezpena izango da: Iñaki Martiarena Mattinen Agurzaiola lana.
- 21ean eta euskaraz, hitzaldia: Borondatezko heriotza: erakundeen konpromisoa Iñaki Olaizolarekin.
- 23an bisita gidatua euskaraz 18:30ean. Izen-ematea: [email protected] irailaren 14tik aurrera.
- 27an, 19:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz, Nola osatu aurretiko borondateen dokumentua.
- 28an, 19:00etan eta euskaraz, Asteko Piezaren aurkezpena: Ikuspegiaz Haratago Garbiñe Ubedarekin.
Urria
- Urriaren 5ean, 19:00etan eta euskaraz, Asteko Pieza: Hasiera bat, amaieran Izaro Mariezkurrenaren eskutik.
- 7an eta euskaraz, Emakume Eskeletoak taldearen Agur, agur eta agur ipuin musikatuak.
- 13an 19:00etan eta gaztelaniaz, mahai-ingurua LORE: balance de un año. Hizlarien artean Concha Castells egongo da, DMD-DHE Euskadiko lehendakaria.
- 14an, 18:30ean eta gaztelaniaz, bisita gidatua. Izen ematea: [email protected] urriaren 1etik aurrera.
- 19an eta 19:00etan eta euskaraz, Asteko Pieza: Emaidazu Eskua Gotzon Garaizabalekin.
- 20an 19:00etan eta gaztelaniaz, antzerkia: Teatro Estudioren Baile de huesos.
- 25ean, 19:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz, Nola osatu azken borondateen dokumentua.
- 26an, 19:00etan eta euskaraz, Asteko Pieza: Izenbururik gabe Aitziber Alonsorekin.